NATUR GELA

Aula de la Naturaleza de Barakaldo

NATUR GELA

Aula de la Naturaleza de Barakaldo

NATUR GELA

Aula de la Naturaleza de Barakaldo

NATUR GELA

Aula de la Naturaleza de Barakaldo

NATUR GELA

Aula de la Naturaleza de Barakaldo

NATUR GELA

Aula de la Naturaleza de Barakaldo

NATUR GELA

Aula de la Naturaleza de Barakaldo

lunes, 25 de septiembre de 2017

Udazkena heldu da! - ¡Ha llegado el otoño!

Apurka-apurka gure inguruko koloreak aldatzen doaz berdetik gorrira, horira, laranjara... gure lorategiko zuhaitzak kasu, haritz amerikarra bezala. Udak eskaintzen dizkigun sentsazioak aldatuz doaz eta gure basoak biluztuz. Udazkena heldu da gurera! Eguzki urriak eta tenperatura hotzak besteak beste, naturan eragin izugarria dauka, hostoen galtzea edota kolore aldaketak eraginez.

Eguzkitik energia lortzen dute landareek fotosintesiaren bitartez, baina izpi gutxiago heltzen doazen heinean, energia gutxiago lortzen dute. Momentu horretan hostoak mantentzeak hostoak sortzeak baino energia gehiago behar duenez, bizidunak hostoak galtzen ditu eta atseden hartzeko prestatzen da.

Kolore aldaketari dagokionez, denok entzun dugu klorofilaren inguruan, hostoei kolore berdea ematen dien pigmentuari buruz. Udazkenean, klorofila gutxiago egoterakoan, beste pigmentu batzuk nagusitzen dira eta hostoaren kolorea aldatzen dute.

Irakurritakoa udazkenak eskaintzen digun gauzetako batzuk baino ez dira! Gehiago jakin nahi baldin baduzu, datorren asteazken eta ostegunean bisita gidatuak prestatu ditugu animatzen den edozeinentzako. Bi bisitak 11:30etan hasiko dira Natur Gelatik, asteazkenekoa gazteleraz izanik eta ostegunekoa euskaraz. Ez dago ordaindu beharrik, aldez aurretik abisatzea da baldintza bakarra.

Udazkenaren hasieraz gurekin gozatu nahi baduzu beraz, laster ikusiko gara!



Los colores de nuestro alrededor van cambiando poco a poco del verde al rojo, amarillo, naranja... al igual que los árboles de nuestro jardín como el roble americano. Van cambiando las sensaciones que nos acompaña el verano y nuestros bosques se quedan desnudos. ¡Ha llegado el otoño! El poco sol y las frías temperaturas, producen grandes cambios en la naturaleza, como la caída de las hojas o el cambio de color en las plantas.

Las plantas consiguen energía mediante la fotosíntesis, pero a raíz de que llegan menos rayos de sol, consiguen menos energía. En ese momento, cuesta más mantener las hojas que producirlas, por lo que este ser vivo pierde las hojas y se prepara para descansar.

Por otro lado, todos hemos oído hablar de la clorofila, del pigmento causante del color verde de las hojas. En otoño, al haber poca clorofila, son otros los pigmentos que predominan y producen el cambio de color de las hojas.


¡Lo leído no son más que algunas de las cosas que nos ofrece el otoño! Si quieres saber más, hemos preparado visitas guiadas para el próximo miércoles y jueves. Las dos empezarán a las 11:30 desde el Aula de Naturaleza – Natur Gela, en castellano el miércoles y en euskara el jueves. La visita es gratis, lo único que pedimos es que nos aviséis con antelación.


Si quieres disfrutar del comienzo del otoño con nosotras, ¡nos vemos esta semana!

viernes, 22 de septiembre de 2017

Erakusketa - Exposición

Lorategiko lorerik ederrenak - Las flores más bellas del jardín






Aste honetako egun euritsuei aurre egiteko eta lorategiko loreez gozatzeko, ez duzue zertan euripean egon behar. Hurbildu zaitez Natur Gelara Angel Barrios argazkilariaren Ramon Rubial Lorategi Botanikoaren inguruko lana ikustera. Azaroaren 30 arte izango duzue aukera barakaldar honen lana ezagutzeko.


Para afrontar estos días lluviosos y disfrutar de las flores del jardín, no tienes por qué mojarte. Acércate al Aula de la Naturaleza - Natur Gela a ver el trabajo sobre el Jardín Botánico Ramón Rubial realizado por el fotógrafo Ángel Barrios. Podéis conocer la obra de este barakaldarra hasta el 30 de noviembre. 





lunes, 18 de septiembre de 2017

Udazkenean, ezagutu botanikoa - Conoce el botánico en otoño

Badator udazkena eta fruituei begiratzeko garaia da: ba al dakizu zenbat fruitu mota dauden eta bakoitzak nola egiten duen bere lana?

Gogoratu: ostegunero, 11:30ean, Ramón Rubial Lorategi Botanikoan doako bisita gidatu bat egiteko aukera daukazu euskaraz. Asteazkenero, berriz, gazteleraz. 
Apunta zaitez hemen: 94.437.58.05 /naturgela@barakaldo.org

Se acerca el otoño y es momento de fijarnos en los frutos: ¿sabes cuántos tipos de frutos hay y cómo cumple cada uno su función? 
Recuerda: todos los miércoles a las 11:30 puedes conocer mejor el Jardín Botánico Ramón Rubial mediante una visita guiada en castellano. Y los jueves, en euskara. 
Apúntate aquí: 94.437.58.05 /naturgela@barakaldo.org


lunes, 4 de septiembre de 2017

Berriz ere zabalik - Abrimos de nuevo

Natur Gelak ikasturte berriarekin ateak zabaltzen ditu berriz ere.
Adi egon iraileko ekintzei!

Con el nuevo curso escolar, Natur Gela abre sus puertas. 
¡Atent@s a las actividades de septiembre!


viernes, 28 de julio de 2017

Abuztuan itxita - Cerramos en agosto

El Aula de Naturaleza cierra sus puertas durante el mes de agosto. Volveremos el 4 de septiembre con actividades para conocer el Jardín Botánico Ramón Rubial. ¡Hasta pronto!


Natur Gelak ateak itxiko ditu abuztuan zehar. Irailaren 4an bueltan izango gara, Ramón Rubail Lorategi Botanikoa ezagutzeko ekintzekin. Laster arte!!

jueves, 20 de julio de 2017

Itxita uztailak 24, 25 julio cerrado

Astelehen eta asteartean, hilak 24 eta 25, Natur Gela itxita egongo da.
--------------
El próximo lunes y martes, 24 y 25 de julio, el Aula de Naturaleza permanecerá cerrada.

jueves, 6 de julio de 2017

Baso Biziduna 2016-2017 Bosque Animado

Baso Bizidunak programaren XV. edizioan, Lehen Hezkuntzako 5. mailako barakaldarrek elkarbizitzari buruzko haien ikuspuntua eman digute.

Aurtengoan ere neska mutilek sormenez beteriko bonsai-ak egin dituzte. Hauen hostoetan integrazioareko, ikasgeletako dibertsitaterarekiko, adiskidetasunarekiko... konpromezua erakutsi dute.

Pasa zaitez Natur Gelatik aurtengo bonsai bilduma ikustera, Ramón Rubial Lorategi Botanikoan.


En la XV edición del proyecto Bosque Animado, los y las barakaldarras de 5º de primaria nos dan su visión sobre la convivencia.


Un año más las chicas y chicos han creado bonsáis con sus propias manos, mostrando en sus hojas su compromiso con la integración, el respeto a la diversidad en las aulas, la amistad...

Puedes pasar a verlos a Natur Gela, en el Jardín Botánico Ramón Rubial de Barakaldo.

lunes, 3 de julio de 2017

Plastikozko Poltsarik Gabeko Eguna - Día Sin Bolsas de Plástico

Zenbat plastikozko poltsa dituzu etxean gordeta? Zenbat eskuratzen dituzu egunero? Non bukatzen dute erabiltzen ez ditugunak? Beharrezkoak al dira benetan?

Duela gutxi arte, supermerkatu batean zerbait erosterakoan, plastikozko poltsa batetan sartuta ematen zizuten behin ordainduta, gauza bakarra izan arren ere kasu askotan. Plastikozko poltsa hori hartu, etxera eraman eta zakarrontzian bukatzen zuen edo poltsa handiago batetan beste batzuekin pilatuta. Eta zertarako? Hurrengo egunean dendara joan, beste berri bat hartu eta bildumarekin jarraitzeko. Egun, egia da gauza berdina gertatzen ari dela baina asko dira honen aurrean agertzen ari diren alternatibak: poltsen ordaintzea dendetan kontsumoa jaisteko edota berrerabili ahal diren poltsen aldeko apustua, eskerrak!
Bataz beste, platikozko poltsa bat 25 minututarako erabiltzen dugu, eta minutuko 1 milioi poltsa erabiltzen dira mundu osoan zehar. Baina, zenbat denbora behar du desagertzeko? 100-500 urte artean! Gehiegizkoa ezta? Hain denbora gutxirako erabiltzen dugun zerbaitek, begira zenbat denbora behar duen desagertzeko. Honek noski, ingurumen inpaktu handia suposaten du, hauek zabortegi batean edo erraustuta bukatzen dutelako, edota gure kale eta parkeetako izkinetan. Eta zer esanik ez itsasoko animalien inguruan. Urtero, 100.000 mamifero hiltzen dira uretan dauden plastikoen ondorioz.




Lorategi Botanikoan tamalez, asko dira aurkitzen ditugun poltsak, jendeak lurrera botatakoak edo haizeak ekarritakoak. Altxor bezala dugun espazio hau garbi mantentzea ezinbestekoa da etorkizunean bizirik irautea nahi badugu. Beraz gaur, uztailaren 3an ospatzen den Plastikozko Poltsarik Gabeko Egunean, pentsatu, hausnartu eta egin dezagun poltsa berrerabilgarrien aldeko apustua!






¿Cuántas bolsas de plástico tienes en casa? ¿Cuántas llegan a tus manos cada día? ¿ Dónde terminan las que usamos? En realidad, ¿ son tan necesarias?

Hasta hace poco, cuando ibas a un supermercado a comprar, te daban una bolsa de plástico por cada producto que comprabas, aunque fuese solo uno. Cogías esa bolsa, la llevabas a casa y terminaba en la basura o dentro de una bolsa más grande con muchas más. Pero, ¿para qué? Al día siguiente, volvías a la tienda, cogías una nueva y seguías con la colección. Hoy en día, es verdad que sigue ocurriendo lo mismo pero son muchas las alternatibas que van surgiendo: pagar las bolsas para reducir su consumo o utilizar bolsas reutilizables, ¡menos mal!

Cada bolsa de plástico es utilizada 25 minutuos de media, y cada minuto se utilizan 1 millón en todo el mundo. Pero, ¿ cuánto tiempo necesitan para degradarse? ¡Entre 100 y 500 años! Demasiado, ¿verdad? Mira cuánto tiempo necesita en desaparecer una cosa que necesita tanto tiempo en desaparecer. Esto, por supuesto, supone un gran impacto ambiental, terminando en el vertedero o incinerado, o incluso en nuestras calles y parques, por no hablar de los animales marinos. Cada año, 100.000 mamíferos mueren a causa de los plásticos.

Por desgracia, son muchas las bolsas que podemos encontrar en el Jardín Botánico, ya sea por que la gente los tira al suelo o por que las ha traido el viento. Es necesario mantener este espacio limpio para que podamos disfrutarlo en un futuro. Asi que hoy, 3 de julio, celebrando el día Sin Bolsas de Plástico, ¡pensemos, recapacitemos y hagamos un esfuerzo por las bolsas reutilizables!


viernes, 30 de junio de 2017

BISITA GIDATUA MUNOA FINKARA UZTAILAREN 21EAN- VISITA GUIADA A LA FINCA MUNOA EL 21 DE JULIO

Denok ezagutzen dugu edo entzun dugu Munoa Finkari buruzko istorio mordoak: izandako jabeak, finkaren arkitektura,... Baina, jauregia inguratzen duen lorategia? Ezagutzen dugu? Asko dira bertan aurkitu daitezkeen zuhaitz aleak eta espezie desberdinak, eta asko beraiengandik ikasteko daukaguna. Kuriositatea badaukazu edota ikasteko gogoak badituzu, datorren uztailaren 21ean hitzordu bat daukagu zuretzat. Bi bisita eskainiko ditugu Munoa Finkan bertako landareen dibertsitatea eta zuhaitz esanguratsuak ezagutzeko, 10:30etan gazteleraz eta 12:00etan euskaraz. Animatzen bazara edo informazio gehiago nahi baldin baduzu, deitu 94 437 58 05 telefonora edo idatzi mezu bat naturgela@barakaldo.org helbidera.



Todos conocemos o hemos oído hablar de las diferentes historias de la Finca Munoa ya sea por sus propietarios o por la arquitectura del palacio. Pero, ¿conoces su jardín? Son muchas los ejemplares de árboles y especies que podemos encontrar, y mucho lo que tenemos que aprender sobre ellos. Si tienes curiosidad o ganas de aprender, tienes una cita el próximo 21 de julio. Ofreceremos dos visitas para conocer la diversidad de las plantas y los árboles más emblemáticos de la Finca, una a las 10:30 en castellano y la otra a las 12:00 en euskara. Para más información o para inscribirte, llámanos al teléfono 94 437 58 05 o escríbenos al correo naturgela@barakaldo.org

BISITA GIDATUAK LORATEGI BOTANIKORA UZTAILAREN 19 ETA 20AN- VISITAS GUIADAS AL JARDÍN BOTÁNICO EL DÍA 19 Y 20 DE JULIO

Badakigu udaberriarekin batera landare eta zuhaitzei loreak hazten zaizkiela, eta dena usain gozoz eta kolorez betetzen dela. Uda heltzerakoan, polinizazioari esker, lore hauek fruitu bilakatzen dira, eta ahoarekin hasten gara gozatzen. Lorategi Botanikoan fruta arbolentzako eremu bat daukagu, non hauetaz ikasteko aukera eskaintzen duen. Zeren... Badakigu zeintzuk diren frutak, baina badakigu zein zuhaitzetatik datorren? Zein den bere jatorria? Kultura desberdinetan zein esanahi duten?
Landare hauen historio ezkutuak ezagutu nahi badituzu, ez galdu uztailaren 19an 11:30etan antolatu dugun bisita gazteleraz eta 20an euskaraz.
Ez ahaztu aurretiaz izena ematea, Natur Gelara 94 437 58 05 telefonora deituz edo naturgela@barakaldo.org helbidera idatziz.

----------------------------------------------------------------
Todos sabemos que con la llegada de la primavera las plantas y los árboles empiezan a florecer, y que todo se llena de aromas y color. Al llegar el verano, tras la polinización, estas flores se convierten en frutos, y empezamos a disfrutar con el paladar. En el Jardín Botánico tenemos una sección de árboles frutales donde poder aprender sobre ellas. Porque... Sabemos cuales son sus frutos, ¿pero conocemos de que árbol procede? ¿de donde proviene? ¿que significado tiene culturalmente?

Si quieres saber las historias ocultas que tienen estas plantas, no pierdas la oportunidad de acompañarnos en esta visita guiada que realizaremos el 19 de julio a partir de las 11:30 en el Jardín Botánico en castellano y el 20 de julio en euskera.

No olvides apuntarte previamente llamando a Natur Gela- Aula de la Naturaleza al teléfono 94 437 58 05 o escribiéndonos al email naturgela@barakaldo.org .

martes, 13 de junio de 2017

PASIFLORA EDO PASIOAREN LOREA- PASIFLORA O FLOR DE LA PASIÓN

Oraingo honetan pasioaren lorearen inguruan hitz egitera gatoz, Pasifloraren inguruan hain zuzen ere. Ameriketako zona tropikalean nagusitzen den landare hau, konkistadore espainiarrek aurkitu zuten 1569an Perura heldu zirenean. Kristorenganako pasioa adierazten zuela pentsatzen zuten, eta beraz, jainkoaren baimena ematen ziotela lur horiek exploratzeko; hortik dator honen izena.

Landarearen substantzia kimikoek, efektu lasaigarriak dituzte, logurea sortuz eta muskuluak lasaituz. Lan egun luze bat eta gero, etxera antsitatearekin edo estresarekin helduz gero, pasiflorazko infusio bero bat hartzea gomendatzen da, loa lasai hartzeko. Horrez gain, lore honen olioa aluinogeno bezala ere erabili izan da.

Herri sinesmenek bestalde, konnotazio erlijiosoa ematen diote eta Kristoren pasioaren episodioarekin lotzen dute. Batzuen ustetan, korolak, buru gainean eraman zuen eztenazko koroaren tankera dauka; hiru estiloek, gurutzera lotutako iltzeena; estanbre kopuruek, gorputzean egin zizkioten 5 zauriak; petaloek, apostoleak; eta azkenik, fruituek, zaurien ondorioz botatako odola adieraziko lukete.


Ez galdu landare hau loratan ikusteko aukera. Lorategi Botanikoan espezie bat baino gehiago aurkitu dezakegu, laku ondoan dauden iturrietan edota lorategi ondoko paseoan.



Esta vez queremos hablaros sobre la flor de la pasión, la Pasiflora. Esta planta originaria de la zona tropical de América, fue encontrada en el año 1569 por los conquistadores españoles en Perú. Estos creían que simbolizaba la pasión de Cristo, y que les daba permiso para explorar el lugar; es ahí de donde viene el nombre.

Es una liana que puede llegar a medir nueve metros, con unas flores muy llamativas. Seguro que algún día caluroso la habéis visto al lado de la fuente del Jardín Botánico.

Las substancias químicas de la planta tienen efectos relajantes, originando ganas de dormir y relajando los músculos. Después de un duro día de trabajo, se recomienda tomar una infusión de esta planta para descansar bien. Aparte de eso, su aceite también es usado como alucinógeno.

Las culturas populares por su parte, le han dado una connotación religiosa y lo relacionan con un episodio de la pasión de Cristo. Hay gente que dice que la corola parece la corona de pinchos que llevó; los tres estilos, los clavos que lo ataron a la cruz; los estambres las 5 heridas que le hicieron en el cuerpo; los pétalos, los apóstoles; y los frutos rojizos, la sangre que derramó.

No perdáis la ocasión de ver esta planta en flor. En el Jardín Botánico, podemos encontrar diferentes especies cerca de las fuentes del estanque o el paseo al lado de Natur Gela.  

martes, 6 de junio de 2017

Haur Hezkuntzako bisitak - Visitas Educación Infantil


5 urteko haurrei zuzendutako bisita programak aurrera darrai Ramon Rubial Lorategi Botanikoan. 
Udaberriaren seinaleak, loreak, intsektuak eta udako lehen fruitiuak aztertzen adi-adi ibili dira gure gaztetxoak egun hauetan. 


Continuamos con el programa de visitas dirigido a escolares de 5 años en el Jardín Botánico Ramón Rubial. 
Nuestros "txikis" han estado muy atentos, observando las señales de la primavera, las flores, los insectos y los primeros frutos del verano.



lunes, 5 de junio de 2017

Ingurumenaren Eguna - Día del Medio Ambiente

Gaur Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna ospatu nahi dugu zuekin.
Aurten aukeratutako gaia, “Pertsonak naturerekin lotu”, ezin aproposagoa da. Izan ere, orain zientziari esker inoiz baino hobeto dakigu gure ekintzek planetarengan duten eragina eta zein puntutaraino gauden naturaren menpe: egunero erabilitako plastikoak eta beste hondakinak ozeanoetan bukatzen dute eta konposatu horiek jaten ditugun arrainetan topatzen ari dira. Atmosferara igortzen ditugun gasek aldaketa klimatikoa eragin dute. Hala, fenomeno honen lehen seinaleak sumatzen hasiak gara jada.
 
 

Gure arbasoek ondo zekiten naturarekin erlazio hori zein garrantzitsua zen. Hura berreskuratzera gonbidatzen gaitu egun honek, hain zuzen.
Hurengo estekan proposamen bat egiten digute eguna ospatzeko (gazteleraz):
Har ezazu parte!
  


Hoy queremos celebrar el Día Mundial del Medio Ambiente.
Este año el tema elegido ha sido “Conectar a las personas con la naturaleza”. Un tema muy apropiado, ya que hoy sabemos gracias a la ciencia las consecuencias de nuestros actos sobre el plantea: los plásticos que usamos y tiramos cada día acaban junto con otros deshechos en los océanos, compuestos que se están encontrando en los peces que consumimos. Los gases que emitimos a la atmósfera nos repercuten en forma de cambio climático. Ya comenzamos a notar cada vez más las consecuencias de este fenómeno.


Nuestros antepasados sabían bien la importancia de la relación con la naturaleza. Y eso es precisamente lo que esta celebración pretende recuperar.
En el siguiente enlace encontraréis una propuesta para celebrar el Día del Medio Ambiente:
¡Participa!


lunes, 22 de mayo de 2017

Visita guiada al Jardín Botánico- Bisita gidatua Lorategi Botanikora.


jueves, 18 de mayo de 2017

Fascinación por las Plantas / Landareekiko Lilura

Hoy queremos contagiaros nuestra FASCINACIÓN POR LAS PLANTAS.
Jardines botánicos, museos y centros de investigación de todo el mundo relacionadas con el mundo vegetal estamos de celebración.
La Organización Europea para las Ciencias de las Plantas promueve desde 2013 la celebración del día de la Fascinación por las Plantas, con el objetivo de recordar la importancia de las plantas y la investigación sobre ellas para nuestras vidas.
Por nuestra parte, este sábado 20 de mayo os acompañaremos en un recorrido por el jardín para transmitiros nuestra infinita curiosidad y ganas de seguir aprendiendo sobre las flora que nos rodea: formas, adaptaciones fisiológicas, usos tradicionales, nuevos descubrimientos...

Gaur LANDAREEKIKO LILURA kontagiatu nahi dizuegu.
Mundu osoko lorategi botanikoak, museoak eta landareekin zerikusia duten ikerketa zentroak Landareekiko Liluraren Nazioarteko Eguna ospatzen ari gara. Landare Zientzien Europako Erakundeak 2013tik egun honen ospakizuna bultzatzen du.
Haren helburua da landareek eta haien inguruko ikerketak gure bizitzan duten garrantzia gogoraraztea.


Guk gure aldetik larunbat honetan, hilak 20, lorategian zehar ibilbide botaniko bat antolatuko dugu. Bertan gure inguruko landarediari buruzko jakinmina eta ikasten jarraitzeko gogoa transmititu nahi dizuegu: haien formak, moldaketa fisiologikoak, erabilpen tradizionalak, aurkikuntza berriak...

lunes, 15 de mayo de 2017

Feijoa

¿Conoces las feijoas?
Estos días podemos ver florecer en un rincón del Jardín una planta muy especial.
La Feijoa también conocida como Guayabo del Brasil, es un árbol frutal de hoja perenne.
Tiene su origen en el sur de Brasil y noroeste de Uruguay. Este hermoso arbusto puede alcanzar los siete metros de altura.
La Feijoa da unos frutos de color verde y del tamaño de un huevo de gallina. que maduran en otoño, es una fruta ideal para elaborar mermeladas, compotas y jaleas.
También suele utilizarse de manera ornamental en las casas.
¡A ver si la encuentras!



Ezagutzen al dituzu feijoak?
Egun hauetan, lorategiko txoko batean landare oso berezi bat daukagu loretan.
Feijoa edo Brasileko Guayaboa hosto iraunkorreko zuhaitz bat da, jatorriz brasileko ipar-mendebaldeko eta uruguayeko ipar-ekialdekoa da, eta ia 7 metrotara ailega daiteke.
Haren fruituak arrautz berde baten modukoak dira, eta udazkenenan osatu egiten dira.
Fruta oso egokia da mamiak edo eta mermeladak egiteko, eta azken urteetan apaintzeko erabili da ere bai.

Ezetz topatu!


Algodones volantes / Kotoi hegalariak

Esos misteriosos algodones volantes
Estos días unas pequeñas pelusas blancas recorren nuestras calles. No se trata de polen, sino de simples semillas de árboles del género Populus, es decir, de chopos.
En esta época los frutos ya maduros del chopo se abren para dejar volar sus semillas. Las pelusillas sólo cumplen su misión: diseminarse por todas partes.



Kotoi hegalari misteriotsuak

Egun hauetan gure kaleak kotoi zuriz bete dira. Ez da polena, Populus generoko zuhaitzen haziak baizik, makalak, alegia.
Makalaren fruitu helduak egun hauetan ireki egiten dira hazi hegalariak askatzeko. Iletxoek beren egitekoa bete besterik ez dute egiten: leku guztietatik sakabanatzea.

jueves, 27 de abril de 2017

Bisita gidatua Munoa Finkara- Visita guiada a la Finca Munoa

Bisita gidatua Munoa Finkara- Maiatzak 6.
Visita guiada a la Finca Munoa- 6 de mayo.


Bisita gidatua Lorategi Botanikora- Visita guiada al Jardín Botánico


Bisita gidatua Lorategi Botanikora- Maiatzak 20.
Visita guiada al Jardín Botánico- 20 de mayo.

AGENDA MAIATZA- MAYO


viernes, 7 de abril de 2017

Natur Gela itxita egongo da maiatzaren 24ra arte- Natur Gela permanecerá cerrado hasta el 24 de abril

Natur Gelatik apirilaren 24ra arte agur esaten dizuegu.
ADI EGON! Oporretatik bueltan ekintza mordo batekin etorriko gara!

Laster arte!!




Desde el Aula de Naturaleza nos despedimos hasta el 24 de abril.
ATENTOS! A la vuelta de vacaciones abriremos con un montón de actividades!

¡¡Hasta pronto!!

BISITA GIDATUAK EUSKARAZ- VISITAS GUIADAS EN EUSKERA

Atzo, ostegunero bezala, Lorategiko bisita gidatua euskaraz izan zen. Bilboko euskaltegitik etorri ziren, Barakaldoko gune berde honek duen sekretuak ezagutzeko asmoarekin. Goiz paregabea pasatu genuen!


Ayer, como cada jueves, la visita guiada al Jardín Botánico fue en euskera. Nos acompañaron los alumnos del euskaltegi de Bilbao, que vinieron a Barakaldo para conocer los secretos que esconde este jardín. ¡Pasamos una mañana excepcional!

viernes, 31 de marzo de 2017

HAGINA, ARRISKUTSUA BEZAIN PREZIATUA- EL TEJO, TAN PELIGROSO COMO PRECIADO

Asko izan dira zuhaitz honen atzean dauden istorioak, eta asko dira baita zuhaitz honen fruituekin bere buruaz beste egindakoak. Itxura batean apaingarri bezala lorategian zehar aurkitu dezakegun honek, benetan ez da ematen duen bezain ez- kaltegarria...

Haginaren (Taxus baccata L.) fruitu gorriak oso erakargarriak dira begi bistarako, baina ez hainbeste animaliak berauetaz elikatzeko. Konbultsioak, hipotentsioa edota heriotza eragin dezakeen taxina izeneko toxina, landarearen ia parte guztietan aurkitu daiteke, fruituaren estalkian kenduta.

Oso motel hazten den arren, 5000 urte izatera iritsi daitekeen espezie bat da. Hainbeste urte bizitzean, kutsu mistiko bat eman diote tradizioek. Seguruenik hilerrietan ikusi ahal izan duzue orratz formako hostoak tente dituela, baita herri askotako plazetan ere.


Euskal Herrian sakratua bilakatu da, eta haritzak bezala, hizketaldi asko gordetzen ditu bere enborraren azalak. Bizkaian bertan, badauzkagu honen adibide diren mila urtetako aleak ere. Beraz, Gorbeiara zoazten hurrengo egun batean, udaberriaren heltzearekin batera loreak irtengo zaizkiola aprobetxatuta, Arimekortako landatik pasatu eta bertan aurkituko dituzue zain!




Muchas son las historias que guarda este árbol, y muchas las personas que se han suicidado con su fruto. Aunque la encontramos como árbol ornamental en el Jardín, en realidad no es tan inofensiva como parece…

Los frutos del tejo (Taxus baccata L.), de un rojo intenso, son muy atractivos a primera vista, no así para los animales que se alimenten de ellos. Convulsiones, hipotensión o incluso la muerte pueden ser causadas por la toxina llamada taxina, que podemos encontrar en casi todas las partes de la planta, excepto en la envoltura de su fruto.

Aunque es de crecimiento lento, es una especie que puede llegar a vivir 5000 años. Al tratarse de un árbol tan longevo, las diferentes culturas como la celta, le han dado un matiz místico . Seguramente la habréis visto con sus hojas en forma de aguja en los cementerios o en muchas plazas de los pueblos.

Querida en Euskal Herria, como el roble, su corteza guarda muchas conversaciones. En Bizkaia, podemos encontrar grandes ejemplares milenarios. Así que, la próxima vez que vayáis a Gorbeia, aprovechando las flores que le saldrán con la llegada de la primavera, ¡pasad por Arimekorta y allí las encontrareis a la espera!    

miércoles, 29 de marzo de 2017

VISITA GUIADA al Jardín Botánico 29 de abril- Lorategi Botanikora BISITA GIDATUA apirilaren 29an


Apirileko AGENDA Abril